lardaska-9788417065980

Bizitza ederra eta etorkizun oparoa du Walter Stackhouse abokatu gazteak: maite du bere emaztea, Clara, eta ez du zalantzarik harremanaren alde egiteko gauzak okertzen direnean ere. Itxuraz hala da, behintzat; egunkarian atera den kasu batek kitzikaturik, ordea, Walter emaztearen desagerpenarekin ameskeriatan hasiko da. Egun batetik bestera, eta trakeskeria batzuk tarteko, bai Corby detektibe tematia, bai adiskideen susmoak atzetik segika izanen ditu Walterrek, Clararen gorpua bide bazterrean agertu ondotik.

 
Egin ote dezake inguruan dugun jende arruntak halako basakeriarik? Zer erakarpen egon liteke horren atzean? Patricia Highsmithen thrillerrek ohi dutenez, hasieratik bertatik eleberriaren egonezin giroak harrapatuko du irakurlea, eta sakontasun psikologikoak lagunduko dio istorio ikaragarri honen bururaino, pertsonaia xelebre bezain ohikoen bitartez.

Quimera #484 - VVAA
Imperio negro - Sergio Pérez Pariente
Agente Doble - Iván Rojo | Pilo Gallizo
Las voces de Quimera - Jofre Casanovas
Secondina - Jordi Martí Font
La villa 311 - Javi Caballero
icone subscripcions

A Virus també necessitem recuperar energies.
Tanquem del 6 al 21 d'agost. Les vostres comandes es prepararan a partir del 22.
Gràcies pel vostre suport!