nagusia-kanpoan-bizi-da-9788416946019

«Lehen, herri guztietan, errentarien txabola erdi erorien artean, nagusiaren etxearen hormak nabarmentzen ziren kurriloa bezain zuri. Pobreen eta aberatsen arteko desberdintasuna izugarria izaten zen. Baina hori aspaldiko kontua zen. Orain, Hokkaidoko nekazari herrietan, nagusiak ez ziren bertan bizi. Ez zeuden herrietan. Izan ere, nekazari herrietan, ez zegoen kultur ekitaldirik; simaurren eta abereen kaken usaiez beteta zeuden. Nekazari zahar, konkortuak besterik ez zeuden; nork bizi nahi zuen toki horietan? Jakina, nagusiak ez zuten kulturarik gabeko herri pobreetan bizi nahi, lehengo nagusiek ez bezala. Eta, beraien ordez soroez eta errentariez arduratzeko administratzaile bat jarri ohi zuten. Sistema horrekin, nagusiak Tokion edo Otarun edo Sapporon egoten ziren, hirietan beraz. Eta errentak kontatzeaz soilik arduratzen ziren. S izeneko herria ere horietako bat zen.»

Bost egu, bost gau - Manuel Tiago
Mari-mutil handi baten bluesa - Leslie Feinberg
Filiala - Sergei Dovlatov
Las niñas salvajes - Ursula K. Le Guin con ilustraciones de Adara Sánchez
El porc del demà - VV. AA.
Ara em toca a mi - Anna Pascual Pich