catalàcastellano
Txalaparta
Fermin Balentzia184 pàgines
Vivir para cantarla | Kantuari emanaISBN: 9788417065942
VV. AA.22,00 €
Txalaparta
todostuslibros.com
fermin-balentzia-9788417065942

Fermin Balentzia Mendia azken berrogei urteetako nafar trobadore ezagunena da. Sortu dituen abestiak, euskaraz eta gaztelaniaz, ikur izan ziren frankismoaren eta trantsizioaren garaian, eta orduan bezain indartsu iritsi dira belaunaldi gazteengana. Bere kantuak hara eta hona hegan ibili dira beti, herriak eta teknologia berriek haize emanda, baina Ferminek ez du inoiz grabazio-estudio batean sartu nahi izan. Ez du diskorik grabatu, ezta, itxuraz, grabatuko ere. Horrexegatik, lagun talde batek erabaki du haren omenezko liburu-disko hau egitea, Ferminen bizitza, ondarea eta kantu ezagunenak bi diskotan biltzen dituena, eta horren aitzakian zenbait idazlek eta jende ezagunek testu bana idatzi diote.

Han eta hemen bilatu ditugu Ferminen abestiak, eta askotariko moldetan eta nolanahi grabaturikoak aurkitu; horrela, memoria historikoaren alde Ferminek hainbeste egin eta gero, orain haren abestiak memoria kolektiboari eskaintzeko modu bat da hau. 

Testuak: Jose Mari Esparza Zabalegi, Iñaki Vigor, Fertxu Izquierdo, Laura Mintegi Lakarra, Joseba Asiron Saez, Joseba Sarrionandia, Sabino Cuadra, Patxi Zabaleta, Garazi Arrula, Begoña Zabala, Anje Duhalde, Floren Aoiz, Julia Itoiz, Jon Alonso, Grazi Etxebehere, Koldo Lakasta Egea, Bingen Amadoz, Agurtzane Berrio eta María Santos Santa Quiteria.

Ruido insurgente - Michael DenningAlgunas cosas oscuras y peligrosas - Servando RochaMina Loy - Ana Muiña¿Quién mató a Cafrune? - Jimena NéspoloMolt malament - Fidel G.L.Hans Haacke y la crítica de la institución del arte - Maite Aldaz