


Burujabetza eta demokrazia XXI. mendean
Robert Menasse
- 170 pags.
- ISBN: 9788416946075
- Katakrak
- Dónde encontrarlo
- http://katakrak.net
- Geopolítica, colonialismo y neocolonialismo
16,00 €
Europar Mezularia
Aurrekaririk gabeko krisi bat bizi du Europar Batasunak. Zentzua du berriz ere konfiantza ematea entitate horri? Bada EB demokratikoago baterako tokirik? Nola sustatuko dira politika sozialak? Nola lortuko du jende xeheak burujabe izatea?
Galdera horiek egiteko zirriborro narratibo bat planteatzen digu Robert Menasse idazle eta kazetariak. Europar konbentzitua da bera eta Bruselako Batasunaren erakundeen atzean dauden gizon eta emakumeak ezagutzera jotzen du, bere jaioterriaren historiari begiratzen dio, Bigarren Mundu Gerraren osteko Europaren biharamunari, nazionalismoa nola gainditu pentsatzen du eta, bereziki, bake iraunkorrari buruzko gogoeta egiten du.
Liburu hau ez da Europar Batasunaren hagiografia bat eta, azaltzen dituen ikuspundu guztiekin bat egingo ez bazenu ere, hain beharrezkoa den EBri buruzko eztabaida geurean hasteko aitzakia eder bat da.16