kontu-pribatu-bat-9788416946532

Goizeko bederatziak puntuan ziren. Zerua axuri zuriz beteta zegoen, kolore gris metalikoko soilgune batzuekin, eta haietako batean ilargia ageri zen, luzaro miazkatutako gozoki bat bezain birrindu eta gardena. Euria zeruko azken geruzaren kontra bultzaka ari zen nabarmen, baina, beharbada, edo hori uste zuen tenienteak, lehenengo zaparrada erori baino lehen bukatuko zen kontua. Tenientea, Alarico Rozzoni sarjentuarentzako hil-kapera bihurtzen ari ziren ofizialordeen gela igarota, patioaren erdian kokatu zen; handik keinu bat egin zion guardiako sarjentuari. - Bellini eta Riccio patiora –esan zion aurkezpena egin zionean. - Bellini kanpoan dago, hiltegira bidali dute.» 

beppe-fenoglio-9788416946532

Beppe Fenoglio 1922 Alba – 1963 Turin Berrogeita bat urterekin hil zenean egin zen idazle ezagun. 1943an alemanek Italia inbaditzean bere jaioterriko mendietako erresistentziarekin bat egin zuen, aurrena Garibaldi brigada komunistetako kideekin, autonomo urdinekin gero. 23 egun iraun zituen Albako Errepublika Partisanoko kide izan zen. 1946ko erreferendumean monarkiaren aldeko bozka eman zuen. Gerraren ostean ardo enpresa batean lan egin zuen eta bi eleberri eta ipuin liburu bat argitaratu zituen. Bizi zenean Italo Calvinoren, Elio Vitorriniren eta Natalia Ginzburgen laudorioak eta laguntasuna jaso zituen. Ingelesezko literaturaren oso zalea zen eta eraman zituen Coleridge, Eliot, Browning edota Edgar Lee Mastersen lanak italierara. 1960an zibilez ezkondu zen (ez zen sinestuna), oso erretzailea zen (hirurogei bat zigarro erretzen zituen egunero bere arreba gazte Marisaren esanetan, bereziki idazten zuenean) eta asma zuen. 1961an jaio zen bere alaba. Bronkioetako minbizia sortu zitzaion eta erradioterapiak ezin izan zuen sendatu. Futbol jokalari ona zen, egun bere hogei liburu baino gehiago daude italieraz argitaratuta. 2013an alabak, gurasoen etxeko armairu zahar batean M1 fusil bat eta Colt 45 pistola bat topatu zituen, Kontu pribatu bat eleberrian erabilitako armak. Hauek da euskarara ekarritako haren estreinako lana.

HAURREK HITZA - Lidia Txukovskaia | Lidia Zhukova
UR-MARKA - Joseph Brodsky
WALDEN - David Thoreau
URPEAN MUGILDU - Lidia Txukovskaia
Gure historia da etorkizuna - Nick Estes
El blues de la invisibilidad - Michele Wallace
icone subscripcions

En Virus también necesitamos recuperar energías.
Cerramos del 6 al 21 de agosto. Vuestros pedidos se prepararán a partir del 22.
¡Gracias por vuestro apoyo!